Partiada tristea Bernabeurat (Karidade gutxiko benta)

Bideoan, musika dago. Play! Bideoaren azpian, letra egokitua, triste kantatzeko.

Imagen de previsualización de YouTube

Txuri urdin zeru gaina
Itsasoak eder maina
Haize ona Velarako
Denbora ona irabazteko.

Adi, nire haur xumeak
Jokalaritxo maiteak
Galtzen baduzue faltaz
Aita Eusebio maita.

Bide luze Bernabeurat
Itsasoa zabal harat
Zubirik ez pasatzeko
Erreala salbatzeko.

Elementak badarontsa
Harmailetan txistu-hotsa

Haize tenpesta bera da
Epaileak maskarada!

Hurakanaren furia!
Infernuko irudia
Bruma beltzak darabila
-Merengea nahasten abila-.

Golak non bermarik ez du
Epaileak nondik lotu
Canales da zauriturik
Han ez da salbamendurik.

Ta Benitez salbaturik
Itsasoa pasaturik
Arribatu Bernabeurat
Behar duten portutarat.

Bernabeu da mortu hotza
Eremu triste arrotza
Laboratzen ez den lurra
Realari beti egurra.

Han oihan sasi handiak
Areak ta penaltiak
Haien azalak, gogorrak
Lur agor eta idorrak.

Han otsoak eta hartzak
Ligako epaile gaitzak
Cris Ronaldoren herria
Desertu izugarria.

Captura

votar

Escribe tu correo:

Delivered by FeedBurner



Escribo con los veinte dedos.
Kazetari alderraia naiz
(Más sobre mí)