Txernobil txiki bat etxe bakoitzean
Txernobil txiki bat etxe bakoitzean liburua aurkeztuko dugu asteazken honetan, apirilak 30, Bilbon. Alhondigan izango da, Jarduera Osagarrietarako Zentroan. Ordua: 19.00. Joan nahi izanez gero, mezu bat bidali behar zaie helbide honetara: mediatekabbk@alhondigabilbao.com (goizeko 11etan prentsaurrekoa izango da).
Irakurketa Erraza formatuan idatzita dago, irakurtzeko zailtasunak dituzten helduentzat edo euskara ikasten ari direnentzat. Gaumin argitaletxeak atera du. Azaleko argazkia Santi Yanizena da. Aldi berean, bilduma horretan bertan, beste hiru liburu kaleratu eta aurkeztuko dituzte: Fernando Morilloren ‘Santiago Bidearen misterioa’ eta katalaneetik itzulitako bi (‘Rif mendietako ura’, Montse Floresena, eta ‘Traizioa lakuan’, Núria Martírena).
«Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean,
Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan.
Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen
eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten.
Inork ez zien azalpenik eman.
Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du,
Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko.
Igorri eskatu dio laguntza,
katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko
eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean,
ondoan lagun bat izateko».