Ahotik at-en elkarrizketa
2 Abr
Hurrengo elkarrizketa EGK-ren (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) aldizkarirako egin didate. Bi emakume gazte eta kazetari genero ikuspegia duen kazetaritzari buruz hitz egiten egon gara:
“Komunikabideak gazteei buruz aritzen dira, gazte horien generoa kontutan hartu gabe, eta genero ikuspegia funtsezkoa da errealitatea ulertzeko»
Komunikabideetan eta, batez ere, publizitatean, rol oso tinkoak mantentzen dira eta begirada guztiz androzentrikoa da. Emakumeentzat soilik feminitatearekin lotzen diren produktuak zuzentzen dira: kosmetika, konpresak eta garbitzeko produktuak. Emakume zein gizonek kontsumitzen dituzten produktuen iragarkiak, berriz, gizonei zuzenduta daude gehien bat (edariak, kotxeak…); gizona baita gizarte patriarkal honetan zentroa, izaki unibertsala. Iragarkietan islatzen den arrakasta kontzeptua ere maskulinotasunaren balioei argi lotuta dago.
Segi irakurtzen! (3. orrialdean)
Comentarios recientes