KAXILDA

Badatoz amona eta beste hamar

Badator Amona eta beste hamar, Mi abuela y diez más liburuaren itzulpena. 

«Atotxan, haurtzaro bakarti, estoiko eta zoriontsua igaro nuen. Oraingo nire gauza asko ulertzen ditut, gogoratzen dudanean bederatzi edo hamar urte nituela, partida hasi baino ordu erdi lehenago, bakar-bakarrik igotzen nintzela ekialdeko tribunako harmailetara, eta zutikako gunearen eta eserlekuen arteko hesien kontra jartzen nintzela. Atotxak oihan usaina zeukan. Hantxe nahasten ziren fruta-merkatuko usain ondu eta melengak, belar moztu berriaren lurrin freskoak eta puruen keak. Egun batean hesia ireki zuten, zelaira irten nintzen amona Pepik makila bati lotuta eman zidan trapu txuri-urdina astintzen nuen bitartean, areara joan nintzen arrapaladan, penalti-puntura, eta zartada imajinario bat jaurti nuen eskuadrara. Liga irabazi berri genuen».

Taldeko lana izan da. Realsocialismo! elkartekoek piztu eta babestu zuten asmoa. Julen Gabiriak egin du itzulpena (Beruna patrikan itzuli zuen bezala), Libros del K.O.k kaleratu du eta Korner Festibalaren barnean aurkeztuko dugu.

LEHENENGO AURKEZPENA: otsailaren 13an, asteartea, 19.30etan. Kaxilda liburudendan (Arroka kalea, Donostia).

Gracias a Libros del K.O., editorial madrileña, por publicarme un segundo libro en euskera. Si les cortapego el Nuevo Testamento de Leizarraga o el listín telefónico de Lekeitio, me lo publican igual. Eso es fe, entusiasmo editorial, inconsciencia supina.

cerrados

Escribe tu correo:

Delivered by FeedBurner



Escribo con los veinte dedos.
Kazetari alderraia naiz
(Más sobre mí)