FUSTER Gerardo
Las cuatro vueltas de don Gerardo
El amigo Gerardo Fuster me felicita las Navidades y me cuenta que en septiembre completó 160.300 kilómetros con esta bici que le regaló Fausto Coppi en 1957: el equivalente a cuatro vueltas al mundo por el ecuador.
No se me ocurre un rey mago mejor, para felicitaros las Navidades a todos.
Aquí está Gerardo, cuando era un periodista pipiolo, con Fausto Coppi.
1Badator ‘Beruna patrikan’ (apirilak 7 eta 8)
Libros del K.O. argitaletxeak Plomo en los bolsillos liburuaren zazpigarren edizioa atera du gazteleraz eta, aldi berean, euskarazko lehenengoa ere bai: Beruna patrikan. Liburuak Frantziako Tourreko txirrindularien “abenturak, harropuzkeriak, traizioak, pozak, balentriak eta sorpresak” kontatzen ditu, eta Julen Gabiriak euskaratu du. Bi edizio berriek, bai gaztelerazkoak baita euskarazkoak ere, Patxi Gallegok marraztu duen Tourmalet komikia dakarte.
Honez gero salgai daude liburu-dendetan eta argitaletxearen web orrian. Eta apirilaren 7an eta 8an aurkezpenak egingo ditugu Donostian eta Zarautzen.
APIRILAK 7, ASTEARTEA. DONOSTIA
19.30. Aurkezpena, jendaurrean, Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan. Alegia: kriptan. Sarrera San Jeronimo kaletik, Alde Zaharrean.
Julen Gabiria, Patxi Gallego eta Ander Izagirre egongo dira batailatxoak kontatzen.
APIRILAK 8, ASTEAZKENA. DONOSTIA-ZARAUTZ
Etapa bizikletaz. Donostia-Igeldo-Orio-Aia-Zarautz (40 km).
15.15. Sinadura kontrola Kursaalen.
15.30. Irteera. Martxa neutralizatua Ondarretaraino; ezin da erasorik jo bidegorrian.
16.45. Orio. Andatzatik igoera Aiara. Alferrak zuzenean joan daitezke Oriotik Zarautza.
18.00. Helmuga Zarautzen, Narros jauregian. Lehenengoak merienda ordainduko du.
19.00. Aurkezpena, jendaurrean, Garoa liburu-dendan. Trinitate kalea, 7.
Julen Gabiria, Patxi Gallego eta Ander Izagirre egongo dira. Hankak bezperan baino nekatuago, baina burua argiago.
Donostiarantz itzultzeko trenak 21.08, 22.08 eta 22.38an daude.
Plomo en los bolsillosek Kirol Literaturaren Marca saria irabazi zuen 2004an. 2012an, Izagirrek hiru atal berri idatzi zituen, eguneratutako lana Libros del K.O. argitaletxearekin atera zuen, eta biraka hasi zen: Donostiatik Madrila bizikletaz joan zen, liburua hiriz hiri aurkezten, bidean errelebuak eman zizkioten txirrindularien laguntzaz. Besteak beste, egilearekin batera izan ziren Peio Ruiz Cabestany, Pedro Horrillo eta bidean gehitu zitzaizkion hainbat irakurle eta zikloturista despistatu, bai eta Indurainek sinatutako bisera zeraman mutil sinpatiko bat ere. Berunezko Tour gehiago ere egon ziren, eta K.O. taldearen tropelak haize-babesak antolatu zituen Zaragozako estepan, Montserratera bidean galdu egin zen, eta Sabadelleko industrialde batean hamaika buelta eman zituen, Gerardo Fuster jaunarekin batera pedalei eragin zien –Fusterrek 80 urte zeuzkan eta haren lagun Fausto Coppik 1957an oparitutako bizikletarekin zihoan–, eta Soriako herrixka bateko elizaren aldarean ere aurkeztu zuen liburua, kanpai-hotsekin herritarrei abisua eman eta gero.
Liburua kilometroak eta berrargitalpenak pilatuz joan zen. Orain zazpigarrena dator, beste poz handi batekin batera: Beruna patrikan, euskarazko itzulpena. Iheslari bakartien tradizioari jarraituz, Julen Gabiria idazle eta itzultzailea bere kasa hasi zen liburuaren atalak euskaratzen, inori ezer esan gabe. Egun batean, Aian eta Zarautzen barrena elkarrekin bizikletaz zihoazela, Gabiriak eskua sartu zuen mailloteko patrikan eta USB bat eman zion Izagirreri, itzuli zituen lehen atalekin. Hilabete batzuk geroago, Donostiako Klasikoaren egunean, Gabiria Jaizkibelgo bide bazterrean zegoen txirrindularien zain, eta superheroiak marrazten dituen ziklista izerditsu bat igotzen ikusi zuen: Patxi Gallego. Beruna patrikan liburuari buruz hitz egin zuten eta Gallegok esan zion beti izan zuela gogoa liburu horren atalen bat marrazkitan jartzeko. Libros del K.O.-ko editore madrildarrak, euskaraz “eutsi Abraham!” besterik esaten ez dakitenak, berotu egin ziren ideiarekin, inork ez zien abisu zuhurrik eman, eta hementxe gaude denok orain, Plomo en los bolsillosen zazpigarren edizioa, Beruna patrikan eta Tourmalet komikia batera kaleratzen.
SINOPSIA
Pélissier, 1923ko Tourraren irabazlea, araudiaren gogortasunaren aurka hasi zen protestan: «Laster beruna jarriko digute patrikan». Robic txikiak, 47ko irabazleak, berunez zamatzen zuen bizikleta, mendateak azkarrago jaisteko. Tourrak dakarren sufrimendua berunezkoa da, baina txirrindularien ahalegina ere halakoxea da.
Oreka horretan mugitzen dira liburu honetako atalak. Istorio hauen bitartez ezagutuko dugu Frantziako Tourraren B aldea, garaipen eta porrot sonatuenetatik hasi eta aurreneko karreristen abenturetaraino; bertan topatuko ditugu istorio tragikoak (adibidez, Tom Simpsonek Mont Ventouxen hil baino lehen emandako azken 40 pedalkadei buruzkoa) zein dibertigarriak (besteak beste, Vicente Blanco bilbotar herrenarena, bakailaoarekin dopatzen zena eta Pariseraino joan zena bizikleta gainean, Tourrean parte hartu ahal izateko); Coppi eta Bartali, Anquetil eta Poulidor, Kübler eta Koblet, Merckx eta Ocañaren arteko borroka gogoangarriak, Indurainen eta Hinaulten balentriak, Armstrongen nagusitasunaren urteak eta goitik behera erori zitzaion gezur handia; eta beste hainbat gorabehera ere bai: hor ditugu Walkowiak, Tourra irabazteaz damutu zena, edo Zaaf aljeriarra, Tourreko etapa bat irabaziko zuen lehen afrikarra izateko puntuan zegoenean, mozkortu eta zorabiatuta erori zena.
cerrados