Gazte Ibiltariekin

Imagen de previsualización de YouTube

Zortzi gazteek olatuen aparretan hegan egiten zuten bitartean, ni justu-justu jarri nintzen zutik taula gainean eta, tragoka, Kantauri itsasoaren maila jaitsi arazi nuen. Arnesa eta sokarekin horman gora armiarmak bezala igotzen ziren bitartean, ni umeentzako bidetik dardarka nindoan,  behera begiratzeko adorerik gabe.  Mendian gora korrika abiatu ginenean, noizean behin trikuharriren bat zegoela esaten nien oihuka, argazkia ateratzeko (eta niri arnasa hartzen uzteko) geldi zitezen. Adinak eta esperientziak, ordea, eman zidaten abantailarik: hiru errege jaso arren, mus eskatu nuen. Konfiantzaz puztuta, handira ordagoa jo zuten bi errege eta zaldi batekin, eta hantxe harrapatu nituen gazteak, zas!

Aspaldiko asterik ederrena pasa dut Gazte Ibiltariekin. Gazteaukera zerbitzuak eta Ibilbideak atariak antolatu duten jarduera honetan, gidari lanak egin ditut. Zortzi egun igaro ditugu elkarrekin, bizikletaz Euskal Herrian zehar bidaiatuz, txandaka beste kirol batzuk ere eginez (Axi Munian surflariarekin, Irati Anda eskalatzailearekin eta Oihana Kortazar mendi korrikalariarekin), eta horren berri blogean, argazkitan eta bideotan emanez.

Nekea pilatuta itzuli naiz etxera, belaun bateko tendoia handituta, burmuina zukututa… eta poz-pozik. Gazteek liluratu egin naute: sekulako kemena, talentua eta umorearekin aritu dira aste osoan Imanol Arrese, Iban Auzokoa, Ainhoa Belzunegi, Asier Iturregi, Idoia Garmendia, Iñaki Goikoetxea, Maite Laka eta Ane Soraluze. Kirolari eta bidaiari talde moduan hasi genuen astea eta lagun talde estua izaten amaitu dugu.

Handitan beraiek bezalakoa izan nahi dut!

Aste osoko bideoak | Argazki bilduma | Blogeko sarrerak.

001002003004005009

Etiquetas:

votar

4 Comentarios Dejar comentario

  1. Hau da bizia, hau!
    nik ere handitan halan bizi nahiko nuke.

    • Ander Izagirre #

      Zu gazte ibiltaria izan zara beti eta hala jarraitzen duzu, Santi.

  2. Asier Iturregi Beaskoetxea #

    Bere burua hain baldar ikusten duen Donostiar honek , bizikletan errez , surfean bigarren saioan zutunik , paretan beldurra kendu ondoren tximinoak bezala eta mendi lasterketan atzekoen zain ibili da .

    Beraz , nik , bere adinera heltzean Ander Izagirre bezalakoa izan nahi dut .jajajajaja

    • Ander Izagirre #

      Amen!

      Eta musean, lasai: erakutsiko dizut pixka bat 🙂

Escribe tu correo:

Delivered by FeedBurner



Escribo con los veinte dedos.
Kazetari alderraia naiz
(Más sobre mí)